Aranzadiko ikertzaile talde bat Saharara bueltatu da, errepresaliatu saharauien hobien bila

Antropologia

Asteartea, 2013eko azaroaren 19a — CEST

Irakurketa: 2 minutu

Lantaldea honako hauek osatzen dute: Hegoa Intitutoa, UPV-EHU eta Aranzadiko ikertzaile talde bat, hauekin batera Euskal Fondoa, Donostiako udaletxeko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkari batzuk ere parte hartuko dute.

Aurtengo irailean Aranzadiko ikerlari talde batek, Paco Etxeberriaren zuzendaritzapean, eta Hegoa Institutuko kideek, Carlos Martin Beristainekin batera, mendebaldeko Saharara bidaiatu zuten 1976. urtean Marokoko armadak hilarazi zituzten saharauien gorpuen bila. Bidai horretan bi hobi aurkitu zituzten zortzi pertsonen gorpuzkiekin, horietako bi adin txikikoak zirelarik.

Memorias nómadas

Hegoa Institutuak Icaria argitaletxearekin batera atera du Memorias nómadas liburua, eta giza eskubideen urraketen berri ematen duten lekukotasunak bildu ditu bertan. Carlos Martín Beristainek idatzi ditu kontakizunak, bera baita Hegoa Institutuan egiten ari den ikerketa sakoneko ikertzaile nagusia. Alonso Gil eta Federico Guzmán izan dira irudigileak. Biak Sevillan bizi dira, eta, ARTIFARITIn izandako lankidetzaren bidez, lotura pertsonal estua izan dute Sartaldeko Saharako herriarekin.